XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizakiak pentsatu egiten du eta lengoaia erabiltzen du

Gizakia arrazoitzeko gai den animalia bakarra da.

Gizakia animaliengandik desberdintzen da pentsatu egiten duelako, eta kalkulu matematikoak egin eta makinak asma ditzakeelako. Burmuina garaturik duenez, gizakia bere buruaz gogoeta egiteko gai da.

Gizakia, gainera, lengoaiaren bidez komunikatzen da, hau da, hitzak erabiltzen ditu komunikatzeko.

Lengoaiaren bidez, gizakiak iritziak, pentsamenduak, gertaerak eta sentimenduak adierazten ditu.

Jaiotzean, umetxoek ez dakite hitz egiten eta idazten. Lengoaia gurasoengandik eta inguruko jendearengandik ikasten dute apurka-apurka.

Musikaren eta dantzaren bidez sentimendu asko adieraz daitezke.

Eskuen bidez komunikatzen

Gizakiok eskuak erabili ahal ditugu elkarrekin komunikatzeko. Adibidez, askotan eskua erabiltzen dugu agur egiteko.

Gorrak eta mutuak diren gizakiek ezin dute entzun eta hitz egin. Beraz, besteekin komunikatu ahal izateko, zeinuak eta keinuak egiten dituzte eskuez eta besoez. Entzumen arazorik ez duen jendeak ere erabili ahal ditu zeinu eta keinu horiek gor eta mutuekin komunikatzeko.

- Zer egingo zenuke gorra eta mutua den norbaitekin komunikatzeko?

- Aztertu nolako keinuak egin ohi dituzun eskuez zerbait adierazi nahi duzunean. Azaldu nolakoak diren keinu horiek, bai eta zer esan nahi duten ere.

Ariketak

Osatu egiak diren esaldiak.

- Gizakiak ugaztunak dira: Bost sentimen dituztelako. Amaren sabeletik jaiotzen direlako eta amaren esneaz elikatzen direlako bizitzaren lehen hiletan. Uretan bizi ez direlako.

Erantzun galdera hauei eta azaldu zergatiak.

a) Zein animalia ibiltzen dira zutik?

b) Asma al dezakete makinarik animaliek?

- Gizakiak pentsamendu konplexuak osatzeko gai dira: Amaren sabeletik jaiotzen direlako; Burmuina garaturik dutelako; Eskolara joaten direlako.

c) Komunikatzen al dira animaliak?

d) Gizakiak euren ekintzei buruz hausnartzeko gai al dira?